Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
27 urteko emakume gazte baten gorpua aurkitu dute Malagan
Guadalhorce industrialdeko lentzeria biltegi batean topatu dute Txinako gaztearen gorpua, "indarkeria zantzu argiak" zituelarik. Bere bikotekidea bilatzen ari da Polizia.
Erredakzioa
27 urteko Txinako emakume gazte baten gorpua topatu dute gaur Malagako Guadalhorce industrialdeko lentzeria biltegi batean. Gorpuak "indarkeria zantzu argiak" zituen eta indarkeria matxista kasu bat izan daitekeela ematen du. Horregatik, Polizia biktimaren bikotekidea bilatzen ari da.
12:00ak aldera abisu bat jaso ostean agenteak bertaratu eta gaztearen gorpua aurkitu dute.
Biktimari ustez mailu eta marraza batekin eraso egin diote, gertakarien tokian aurkitu dituztelako, Poliziak komunikatu baten bidez jakitera eman duenez.
Lehen ikerketen arabera, indarkeria matxista kasu bat izan daiteke, izan ere, biktima Espainian oporretan zegoen eta biltegian lo egiten zuen bikotekidearekin.
Gorpua Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman dute, bertan autopsia egin diezaioten.