Gizartea -

Justizia

13 gizon eta 12 emakumek osatuko dute sexu delituen batzordea

Horrez gain, beste bi emakume kide esleituak izango dira. Haiekin batera, Espainiako Abokatutzako Kontseilu Orokorreko presidentea arituko da.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

12 emakumek eta 13 gizonek osatuko dute Kodetze Batzorde Orokorreko Zigor Zuzenbideko Atala, kide iraunkor gisa. Horrez gain, beste bi emakume kide esleituak izango dira. Haiekin batera, Espainiako Abokatutzako Kontseilu Orokorreko presidentea ere arituko da.

Espainiako Justizia Ministerioak 25 kideen izenak jakinarazi ditu ohar batean: Esteban Mestre Delgado (presidentea), Avelina Alonso de Escamilla, Luis Arroyo Zapatero, Javier Boix Reig, Manuel Cancio Melia, Juan Carlos Carbonell Mateu, Mirentxu Corcoy Bidasolo, Patricia Faraldo Cabana, Pilar Fernandez Valcarcel, Ana Mª Ferrer Garcia, Piedad Garcia-Escudero Marquez, Carlos Garcia Valdes, Enrique Gimbernat Ordeig, Carmen Gomez Rivero, Jose Luis Gonzalez Cussac, Myriam Herrera Moreno, Carmen Lamarca Perez, Borja Mapelli Caffarena, Pilar Martín Najera, Enrique Peñaranda Ramos, Miguel Polaino Navarrete, Susana Polo Garcia, Gonzalo Quintero Olivares, Mª del Carmen Sanchez Morán y Jesus Mª Silva Sanchez.

Bestalde, Blanca Hernandez Oliver eta Lucia Pedreño Navarro kide esleitu izendatu dituzte. Halaber, Victoria Ortega Benitori ere lan hori eman diote, berez Kodetze Batzorde Orokorreko kide izateagatik.

Justizia ministerioaren arabera, "erakunde aholkulari horrek gizon eta emakumeen ordezkaritza orekatua" izatea lortu dute egindako izendapenekin. Emakumeen sexu askatasunaz gain, 1995ean Zigor Kodean sexu abusuez eta erasoez egindako tipifikazioaz jardun beharko du, besteak beste.

Rafael Catala Justizia ministroak sexu delituak ikertzea agindu zion organo horri, "La Manadaren" epaiaren ostean. Hasieran, 20 gizonek osatzen zuten taldea, eta polemika eragin zuen erabakiak. Lehen bileran, erakundea berrantolatzea eskatu zioten Justizia Ministerioari, gizonen eta emakumeen arteko oreka bermatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak