Gizartea -
Hilkortasun Atlasa
Euskadiko giro txiroetan hilkortasuna 'handiagoa' da
EAEko Gune Txikietako Hilkortasun Atlasaren arabera, emakumezkoen eta gizonezkoen heriotzak gaixotasun kronikoengatik eman ziren 1996 eta 2003 urteen artean.
Erredakzioa
Tumore gaiztoak eta gaixotasun kardiobaskularrak jota hiltzen dira emakumeen % 41 Euskal Autonomia Erkidegoan. Gizonezkoengan % 51ra igotzen da datu hau, EAEko Gune Txikietako Hilkortasun Atlasaren arabera.
Ikerketaren arabera, 1996 eta 2003 artean, emakumezkoen eta gizonezkoen heriotzak gaixotasun kronikoengatik eman ziren (% 38 eta % 35, hurrenez hurren) EAEn. Euskadiko giro txiroetan hilkortasuna "handiagoa" dela dio Jaurlaritzak aurkeztutako txostenak.
Egoera sozioekonomikoak osasunean eta hilkortasunean eragin handia duela frogatzen du ikerketak; heriotza-tasa altuena zona txiroenetan dagoela azaldu dute.
Orohar, hilkortasunik altuena Bizkaian, Gipuzkoan eta EAEko hiru hiriburuetan dago.
Emazkumezkoen kasuan, tumore gaiztoak heriotza guztien %22a:eta hilkortasun kardiobaskularraren bi kausa nagusiak (kardiopatika iskemikoa eta gaixotasun zerebrobaskularrak, alegia), %19a.
Gizonezkoengan, berriz, tumore gaiztoen proportzioa %33koa izan zen, eta %18koa kardiopatia iskemiko eta gaixotasun zerebrobaskularren kasuan.
Emakumezkoengan, gaixotasun zerebrobaskularrak eragindako heriotza gehien Bizkaian gertatu ziren, urdaileko minbiziak Araban; biriketako minbiziak Nerbioiko eskumaldean; eta zirrosiak Bilboaldean. Dementziak eta Alzheimerrak, baita Hiesak ere, heriotza gehien hiriburu eta eremu metropolitanoetan eragin zuten.
Gizonezkoengan, tumore gaiztoek, biriketako minbiziak, digestioko goiko aireko bideen minbiziak eta zirrosiak eragindako hilkortasuna handiagoa da Bilbo eta Donostiako gune metropolitanoetan.
Hiru hiriburuetako eremuetan, ordea, trafikoko lesioak eragindako heriotzen kopurua txikiagoa izan zen. Hiesaren kasuan, berriz, hilkortasuna handiagoa da hiru hiriburuetako hainbat zonatan eta Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait eskualdetan.