Gizartea -
Gertaera
9 eta 11 urteko seme-alabak hil ditu ama batek, Valladoliden
Poliziak arratsaldeko 19:30etan aurkitu ditu umeen gorpuak, Adolfo Miaja kaleko 7. portaleko etxe batean.
Erredakzioa
9 eta 11 urteko seme-alabak hil ditu gaur arratsaldean 40 urteko emakume batek Valladolideko Parquesol auzoko etxebizitza batean, Europa Press albiste agentziak jakinarazi duenez.
Poliziak arratsaldeko 19:30etan aurkitu ditu umeen gorpuak, Adolfo Miaja kaleko 7. portaleko etxe batean.
Poliziak Larrialdi Zerbitzuetara deitu du, baina umeak hilik egon dira heldu direnean.
Ustezko hiltzaileak berak auzotar bati deitu dio, umeak hil dituela onartzeko. Berehala, auzotar horrek poliziari deitu egin dio.
Emakumea atxilotu egin dute dagoeneko, eta Valladolideko Ospitalean dago.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea