Gizartea -
Lapurdi
Emakume bat hilik agertu zen joan den larunbatean Biarritzen
Cent Marches aparkalekuan aurkitu zuen poliziak. 40 bat urte zituen, eta zergatik hil zen aztertzen ari dira orain.
eitb.eus
40 urte inguruko emakume baten gorpua agertu zen larunbat arratsaldean Biarritzeko Cent Marches aparkalekuko auto batean, France Bleu irratiaren arabera.
Gorpua aurkitu baino lehen, poliziak gizon bat ikusi zuen Biarritzeko kaleetan barrena, "noraezean" zebilela. "Suizidio bikoitza" aipatu zuela ikusita, gizonaren autoa zegoen tokira joan eta maletategia irekitzeko eskatu ziotenean, emakumea hilda aurkitu zuten.
Gorpua Bordeleko Medikuntza Institutura eraman dute, autopsia egin eta gertatutakoa argitzen saiatzeko.
Emakumearen senarra, berriz, Baionako ospitalera eraman zuten, drogarik hartu ote zuen jakiteko analisiak egiteko.