Gizartea -

Vena Rojo Somorrostro kolorea

Zubi Esekia oxido kolorez margotuko dute

Kolorea Euskalduna Jauregiak eta Eduardo Chillidaren eskulturek dutenaren antzekoa da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugaleteko Zubi Esekia "Vena Rojo Somorrostro" izeneko koloreaz margotuko dute, hots, Chillidaren eskulturek dutenaren antzeko batez, trasbordadorea kudeatzen duen elkartearen iturriek jakinarazi dutenez.

Hain zuzen ere, zubi osoa erreformatzeko eta 1.439.464 euroko kostua izango duen proiektu baten baitan margotuko dute (Sustapen Ministerioak diru horretako % 75 emango du).

Une honetan, Zubi Esekiak beltza kolorea dauka, eta urtarrilaren amaieran hasiko dira oxido kolorez margotzen.

Kolore berria Bizkaiko Aldundiko teknikariek hautatu dute.

"Vena Rojo Somorrostro" kolorea Euskalduna Jauregiarenaren eta Eduardo Chillidaren eskulturenen antzekoa da, laranja, baina oxido tonuekin.

Zubia Gizadiaren Ondare izendatu zuten 2006an, eta Eiffelen ikasle batek, Alberto Palaciok, eta Ferdinand Arnoding ingeniariak sortu zuten 1890 eta 1893 urteen artean. Gerra Zibilean kalte handiak izan zituen, eta 1941 berreraiki behar izan zuten Aracil eta Ribed ingeniariek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea