Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Sexu-indarkeria Baionan
65 urteko erretiratu bat atxilotu dute, bere emaztea hiltzea egotzita.
Erredakzioa
Arbonan jaiotako 65 urteko erretiratu bat Baionan aldi baterako espetxeratuta dago, bere bikotekidea hiltzea leporatuta.
Cristina Estebanez, 65 urteko emakumea, Baionako ospitalera eraman zuten azaroaren 21ean, koman zegoen eta astebete geroago hil zen. Autopsiak lepoan indarkeria aztarnak zituela erakutsi zuen,&' || 'nbsp; norbait hura itotzen saiatzean beharbada. Biktimaren gertuko gizarte-laguntzaile batek susmoak azaldu zituen emakumea ospitalean sartu ostean.
Kasua Baionako fiskalaren eskuetan dago orain. Irailean gizon batek bere emakume ohiari tiro egin zion eta hil egin zuen. Emakumeen aurkako indarkeriak&' || 'nbsp; Iparraldean utzi duen bigarren hildakoa izan daiteke, beraz, honakoa.