Gizartea -

Telebista

CNN + informazio kateak igortzeari utziko dio abenduaren 31n

Albistegietako langile guztiak Telecinco-ko Atlas agentziaren menpe geratuko dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CNN + informazio kateak igortzeari utziko dio abenduaren 31n, enpresako iturriek jakitera eman dutenez.

Sogecableko (CINTV) albistegietako langile guztiak Telecinco-ko Atlas agentziaren menpe geratuko dira, Juan Pedro Valentin Cuatroko eta CNN +-eko informazio zerbitzuetako zuzendariak langileei jakitera eman dienez.

CNN-EEUU enpresarekin zuen kontratua abenduaren 31n amaitzen da eta egun horretara arte igortzen jarraituko dutela ziurtatu du kateko zuzendaritzak.

24 orduko albistegien kanal bat igortzen jarraitzeari uko egin dio PRISA taldeak, galerek eta datozen hilabeteetako etorkizun eskasak direla eta. Ondorioz, proiektua bertan behera uztea erabaki du zuzendaritzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea