Gizartea -

Trenbidea

Renferen C-3 lineako zerbitzua, Bilbo eta Urduña artekoa, berriz martxan

Trenbide bakar batetik doaz trenak, bestean konpontze lanak bukatzen dituzten bitartean, ostegunean tren baten bagoi batzuk trenbidetik atera ostean, Arrigorriagan.

Arrigorriagan izandako istripu batek zerbitzua etenarazi zuen ostegunean / EITB.
Arrigorriagan izandako istripu batek zerbitzua etenarazi zuen ostegunean / EITB.
Arrigorriagan izandako istripu batek zerbitzua etenarazi zuen ostegunean / EITB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adifek martxan jarri du berriro Renferen C-3 lineako zirkulazioa, Bilbo eta Urduña artean. Ostegunean, merkantzia zeraman tren bat bidetik atera zen Arrigorriagan, eta, ondorioz, zirkulazioa eten behar izan zuten.

Trenak bide osoa egiten ari dira jada, osteguneko 20:30etik aurrera, baina trenbide bakarretik.

Bestea kaltetuta dago, 780 metroko zatian, seinaleak, aingurak eta trabesak hondatu direlako. Konpontze lanak bukatu arte, ez da trenik igaroko trenbide horretatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Arrigorriaga Trenen Istripuak Adif