Gizartea -

Zazpi fusilatu aurkitu ostean

Gipuzkoak frankismoko biktimen memoria eta duintasuna aldarrikatu ditu

Hilarri bat inauguratu dute frankismoan fusilatu zituzten zazpi pertsona gogorarazteko II. Errepublikaren Plazan, Donostian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak gaur frankismoko biktimei omenaldi bat egin diete, euren " "memoria" eta "duintasuna" aldarrikatu dituzte " iragana atzean uzteko" eta " justitiza" egiteko.

Markel Olano Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusiak eta Odon Elorza Donostiako alkateak, gaur Donostian II. Errepublikaren Plazan hilarri bat inauguratu dute. Horrela, frankismoan fusilatutako zazpi pertsonak gogoan izateko, euren gorpuak lehengo urtean aurkitu zituzten Urumeako autobia eraikitzen ari zirenean.

Ekitaldian Donostiako alderdi politiko guztietako zinegotziez gain, Millan Zabala eta Jose Zubiarrainen senitartekoak izan dira. Aipaturiko bi pertsona horiek lurpean sartuta aurkitu zituzten zazpi gorpuetatik identifikatu zituztenak izan ziren.

Odon Elorza alkateak esan duenez, "memoria egiteko eta bakean itxaropena berreskuratzeko unea da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea