Gizartea -
Krisiaren eraginez
Huelvako bizilagun batek giltzurrun bat eskaini du lan truke
"Pobrezia larrian" dago eta Udaletxera joan da horrek konponbide bat eman diezaion, baina ez diote inoiz kasurik egin.
Erredakzioa
Felix Acosta Huelvako bizilagun batek 12 egun daramatza lana eskatzen hango Udaletxeko ateen aurrean, eta giltzurrun bat eskaini du hori behar duen eta lana emango dion pertsonarentzat.
Acostak Efe agentziari adierazi dionez, "pobrezia larrian" dago, horregatik, hainbat aldiz eskatu dio Huelvako Udaletxeari irtenbide bat emateko, baina inoiz ez diotela kasurik egin ziurtatu du.
Kanpaldian bere alaba batekin eta emaztearekin dago, azken horrek 17 hilabete eman ditu langabezian; horiez gain, antzeko arazoak dituzten hainbat pertsona ere badaude.
"Familia bakoitzak bere arazoak ditu: batzuk euren etxearen bahitura jakinarazten dion bankuko gutunaren zain daude, beste batzuk euren familiek eman lezaketen laguntza guztia jaso ostean, beharrezkoa izanez gero, drogaren munduan ibiltzeko prest daude bizirik irauteko", esan du Acostak.
Felix Acostak baieztatu duenez, Maria Luisa Faneca Huelvako alkatea (PSOE) beregana joan eta zera esan zion: "Enpleguko Institutu Nazionalan lana bilatu, hemen ez baitago".
Gainera, Guardia Zibilaren aurrean deklaratu behar izan du, horrek eremu publikoa okupatzea salatu duelako.