Gizartea -
Okzitaniera
Euskal Herritik abiatu da okzitanieraren aldeko lehen 'Korrika'
Korrika, euskararen aldeko lasterketa, eredu bilakatu da Europan, eta ostiral honetan mota horretako zazpigarren ekimena abiatu da, kasu honetan okzitanieraren alde.
EITB.EUS
Gaur, okzitanieraren aldeko lehen "Korrika" abiatu da Bidaxunen, Nafarroa Beherean, euskarak eta gaskoierak bat egiten duten eremuan, hain zuzen ere.
400 kilometroko martxa igandean bukatuko da Pauen, Biarnon. Lehendabiziko metroetan Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko presidenteak hartu du lekukoa.
Korrikaren antzeko ekimenak Europan barrena hedatzen hasi dira, eta hizkuntza gutxituen alde antolatzen diren lasterketa horiek guztiek Eurokorrika sarea osatu dute, elkarlanean aritzeko asmoz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea