Gizartea -

Gernikan atzeman dute

60 urteko emakume bat atxilotu dute bost baserritan lapurtzea egotzita

Baserri bakartuetan bizi ziren adineko pertsonei lapurtzen zien, makila batekin eta spray negar-eragile batekin eraso eginez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

60 urteko emakume bat atxilotu dute ustez Euskadiko bost baserritan ekaina eta abendua artean lapurretan egiteagatik. Emakumeak aurrekari penalak ditu.

Herrizaingo Sailak komunikatu batean jakitera eman duenez, lapurretak Gatikan, Amoroton, Eibarren, Azpeitian, eta Murgian izan dira.

Abenduaren 7an, emakume adindun biri lapurreta egin zieten Mungiako baserri batean. 15:00ak aldera, emakume bat agertu zen baserriaren inguruan eta etxebizitzan sartzera behartu zituen dirua emateko exijituz.

Baserriko bi emakumeak ez zuten eskatutakoa betetzeko asmorik eta orduan ezezagunak makila batekin jo eta spray negar-eragile batekin eraso zituen. Azkenik, lapurrak 420 euro inguru eskuratu zituen eta alde egin zuen, etxeko telefonoa zapuztu ondoren.

Herri ezberdinetan lapurreta egitearen susmagarri

Gasteizko polizia-etxeko agenteek gertatutakoa ikertu eta lapurra Euskal Autonomi Erkidegoko beste leku batzuetan izandako antzerako lapurreten susmagarria zela ondorioztatu zuten.

Ekaina eta azaroa artean ezaugarri berberak zituzten beste lau lapurreta izan ziren Gatikan, Amoroton, Eibarren eta Azpeitian.

60 urteko emakumeak aurrekari penalak ditu eta iragan larunbatean atzeman eta atxilotu zuten, Gernikan. Gaur epailearen esku utzi dute beharrezko izapideak bete eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea