Gizartea -

SUTEA

Gizon bat zauritu da Gasteizen, etxe batean izandako sutean kea arnastuta

Txagorritxuko erietxera eraman dute gizona. 02:45 inguruan piztu da sua, Iturritxu kaleko etxebizitza bateko sukaldean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea izan da gaur goizaldean Gasteizko etxebizitza batean, eta ondorioz, bertan bizi zen gizonezko bat zauritu da, kea arnasteagatik. Txagorritxuko erietxera eraman dute, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Iturritxu kaleko etxebizitza batean piztu da sua. Lehen ikerketen arabera, sukaldean hasi da, 02:45 inguruan.

Ke-laino handia zabaldu da, eta badaezpada, hiru etxebizitza hustu egin dituzte.

03:15erako sua itzaltzea lortu dute suhiltzaileek, eta bizilagun guztiak euren etxera itzuli dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak