Gizartea -

Ertzaintza

Bi gizonezko atxilotu dituzte Donostian, nazioarteko agindu bati jarraituta

Antza denez, bi atxilotuak gaizkile arruntak dira. Gainera, bietako bat jihadismora hurbiltzen ari dela uste du Poliziak.

Bi ustezko jihadista atxilotu dituzte Donostian

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu gaur goizaldean Donostian, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Nazioarteko atxilotzeko agindua emanda zegoen bien aurka.

Hasiera batean bi atxilotuak ustezko jihadistak zirela zabaldu bada ere, antza denez, gaizkile arruntak izatea leporatuta ari ziren bi horien bila. Gainera, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bietako bat jihadismora hurbiltzen ari zela uste du Poliziak.

Atxiloketak 02:00ak inguruan izan dira. Azaldu dutenez, beraien aurka Schengen esparruko atxilotze agindua zegoela egiaztatu du Ertzaintzak, delitu arruntengatik.

Bietako batek duela egun batzuk Bresteko (Frantzia) espetxetik ihes egin zuen, Segurtasun Sailaren arabera. Gainera, jihadismoan erradikalizatzeko arriskua ei zuen.

Bi gizonak Donostia erdiguneko ostatu batean aurkitu dituzte eta Ertzaintzak polizia operazio sotila abiatu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Ertzaintza Frantzia Gizartea Jihadismoa Eguneko albisteak Albisteak