Gizartea -

Andoainen

Kamioilari bat atxilotu dute, alkohol-tasa 6 aldiz gainditzeagatik

Ertzaintzak 45 urteko kamiolari bat atxilotu du Andoainen trafiko-segurtasunaren aurkako delitu batengatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

45 urteko kamioilari bat atxilotu zuten atzo Andoainen (Gipuzkoa) baimendutako alkohol-tasa sei aldiz gainditzeagatik.

Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez, atxiloketa 23:00ak inguruan egin zuten. Ertzaintzak atzeman zuen kamio handi batek Hernani eta Andoain arteko errepidetik zihoala ohiz kanpo modu batean.

N-1 errepidean, Sorabilla auzoan, atxilotu dute. Alkohol-proban baimendutako alkohol-tasa sei aldiz gainditu du.

Bideko segurtasunaren kontrako delitua leporatuta atxilotuta eraman zuen Ertzaintzak kamioilaria.

Edanda eta karnetik gabe

Bestalde, Ertzaintzak 25 urteko gazte bat atxilotu du Tolosan alkohol-tasa gainditzeagatik eta agenteak erasotzen saiatzeagatik. Gainera, gizonak ez zuen gidatzeko baimenik.

Gertakizuna Tolosako tren geltokiaren inguruetan jaso da gidaria Ertzaintzako patruila batetik ihes egiten saiatu denean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea