Gizartea -
Iparraldeko ikastolak
Seaskak ia hiru milioi euro jasoko ditu 2011n
Xalbador eraikuntza berritzeko 1,3 milioi bideratuko dituzte, eta beste 1,5 milioi Seaskaren egoitza nagusia egiteko.
Erredakzioa
Pirinio Atlantikoetako Departamentuak ia hiru milioi euro bideratuko ditu Seaska Iparraldeko ikastolen elkartearentzako datorren urtean.
Xalbador eraikuntza berritzeko 1,3 milioi bideratuko dituzte, eta beste 1,5 milioi Seaskaren egoitza nagusia egiteko.
Orain arte 50.000 euro jasotzen zituen. Jean Jacques Lasserre Hautetsien Kontseiluko presidenteak eta Max Brisson Pirinio Atlantikoetako Kontseilari Nagusiak departamentuko datorren urteko aurrekontuak aurkeztu dituzte. Seaskarentzako laguntzak izango direla ere jakinarazi dute bertan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea