Gizartea -

2011n

Condor aire konpainiak Bilbo eta Seattle lotuko ditu, udan

Condor aire konpainiak bi hegaldi egingo ditu astero Seattlera (AEB), Bartzelonatik, Madriletik eta Bilbotik. 2011ko udan hasiko dira hegaldiak eta Frankfurtetik pasatuko dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2011ko udatik aurrera Bartzelona, Madril eta Bilbo Seattle (AEB) hiriarekin lotuko ditu Condorrek. Astero bi hegaldi aterako dira, astelehenetan eta ostegunetan, eta Frankfurten geldialdia egingo dute, Alemaniako konpainiak jakinarazi duenez.

Washington estatuko hiriburua da, beraz, aire konpainiak datorren udara begira aurkeztu duen laugarren aukera berria.

Lufthansarekin lortutako akordioari esker, Condorren Espainiako bezeroak Madrildik, Bartzelonatik eta Bilbotik joan ahal izango dira helmuga berri horretara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea