Gizartea -
Zirkulazioa
Istripu batek 10 kilometroko auto-ilarak eragin ditu Legorretan
Istripuak kaosa eragin du ia hiru orduz N-1 errepidan, baina 10:30ean arazo guztiak konpondu dira.
Erredakzioa
10 kilometroko auto-ilarak sortu dira gaur goizean Legorretan, N-1 errepidean, Irungo noranzkoan, istripu baten ondorioz.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, ezbeharra 07:45 inguruan jazo da, bi autok eta kamioi batek talka egin dutenean. Zorionez ez da inor zauritu, baina erreietako bat itxi egin behar izan dute eta 10 kilometroko pilaketak daude.
Dena dela, 10:30erako arazo guztiak konponduta zeuden, aipatu iturrien arabera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea