Gizartea -
Polizia Nazionala
Hilketa batengatik Alemaniak erreklamatutako gizon bat atxilotu dute Zallan
Alemaniako Konstantza barrutiko Aginte Judizialak maiatzaren 19an eman zuen Europa mailan gizon hori bilatu, atxilotu eta epaileen esku uzteko agindua.
Agentziak | Erredakzioa
Polizia Nazionalak gizon bat atxilotu du Zallan, ustez Alemanian pertsona bat hiltzeagatik. Konstantza barrutiko Aginte Judizialak maiatzaren 19an eman zuen Europa mailan gizon hori bilatu, atxilotu eta epaileen esku uzteko agindua.
Barne Ministerioak jakitera eman duenez, atxilotzeko operazioa Bilboko Polizia Judizialeko Probintzia Brigadak egin du, Alemaniako Polizia Judizialarekin elkarlanean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea