Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Gipuzkoako zaborraren zati bat Bizkaira joango da 2019a arte gutxienez

Gizartea

Hondakinen kudeaketa

Gipuzkoak Bizkaira eramango du zaborraren zati bat 2019 arte gutxienez

agentziak | erredakzioa

2018/06/07

Irailaren 1ean 20.000-25.000 tona bidaltzen hasiko da Bizkaira, bertan egin diezaioten tratamendua.

  • Zabortegia. Argazkia: EiTB

    Zabortegia. Argazkia: EiTB

    Zabortegia. Argazkia: EiTB
  • Whatsapp
  • Bidali

Gipuzkoak aurreakordioa lotu du Bizkaiko agintariekin eta irailaren 1etik urtea amaitu arte 20.000-25.000 tona zabor bidaliko ditu bertan trata dezaten, eta 2019an Gipuzkoako 25.000-60.000 tona prozesatuko dituzte lurralde bizkaitarrean.

GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako erakundeak eta Garbikerrek, Bizkaikoak, egin dute ituna, eta Jose Ignacio Asensio Ingurugiro diputatu gipuzkoarra "oso gustura" agertu da, Bizkaira bidali ahal izango duten zabor kopuruan "malgutasuna" izango dutelako, eta murrizten joango delako, printzipioz, 2019ko udazkenean Zubietako errauskailua martxan jartzen den heinean. Azpiegitura biomekanikoa eta errauskailua martxan jarri ahala, zaborra Gipuzkoan tratatu ahal izango dute.

Bi erakundeek bi urterako aurreakordioa sinatu dute, automatikoki luzatzeko aukerarekin, bi aldeetako inork salatu ezean. Asensiok Bizkaiko agintarien jarrera ona azpimarratu du, Elena Unzueta Ingurugiro diputatuarena bereziki.

Diputatuak argitu du zaborra Bizkaira eramatearen kostuak ez duela eraginik izango erabiltzaileen tarifan, 2018ko aurrekontuetan sartuta dagoelako.

Bizkaia izango da erabakiko duena zaborrak nora eraman: Zabalgarbira ala Artigara.

"Negozioa" errauskailuarekin

Bestalde, ELAk esan du EAJren "interes nagusia" errauskailua eraikitzea dela, "kosta ahala kosta", bere "lehentasuna negozioa egitea" delako, lehenik eraikitzen, eta gero "ahal den zabor guztia erretzen".

"“Onartezina da gutxi batzuen etekin ekonomikoa ingurugiroaren eta herritarren osasunaren gainetik jartzea", salatu du sindikatuak.

"Egoera honen arduraduna tratamendu azpiegituren eraikuntza geldiarazi zuena da, hau da, EAJ. Gipuzkoak zabor mota guztientzat tratamendu azpiegiturak eraikitzeko egitasmoa zuen, baina errauskailua eraikitzeko geldiarazi zuten", kritikatu du.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena