Gizartea -

14:30 arte

Kostaldeko errepidea, ostiralean itxita Zarautz eta Getaria artean

N-634 erabat itxita egongo da bi noranzkoetan, bi udalerrien artean, 08:30etik 14:30era ezponda bateko lurra eta harriak kentzeko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kostaldeko errepidea, N-634, erabat itxita egongo da ostiralean, ekainak 8, Zarautz eta Getaria artean, Zarauzko noranzkoan tunelaren sarreran dagoen ezponda bateko lurra eta harriak kentzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duenez, luiziak egoten baitira etengabe. 08:30etik 14:30era egongo da itxita.

Foru erakundeak ohar batean azaldu duenez, oso garabi handia bertaratu behar da eta segurtasuna zaindu behar dute inguruan. Horregatik itxi behar dute tarte hori.

Horrela, Diputazioak bide alternatiboa gomendatu du: GI-2633 errepidea, Zarauztik Zestoara (Iraeta) Meagatik, eta GI-3391 bidea, Meagako gainetik (Getaria).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Zarautz bideoak Gizartea 634 errepide nazionala Getaria azken ordukoa