Gizartea -
Saria
Euromillones zozketak 17 milioi euro utzi ditu Barakaldon
Lehen mailako saria eraman du apustulariak. Txartel irabazlea Barakaldoko 2. Loteria-administrazioan saldu dute, Pormetxeta plazan.
Agentziak | Erredakzioa
Txartel batek lehen mailako saria (5 + 2) eraman du gaurko Euromillones zozketan, eta sarituak Barakaldon (Bizkaia) egin zuen apustua. Honenbestez, 17.000.000 euro irabazi ditu.
Txartel irabazlea Barakaldoko 2. Loteria-administrazioan saldu dute, Pormetxeta plazan.
Estatuan beste hiru apustularik asmatu dute hirugarren mailako (5 + 0) konbinazioa, horietako bakoitzak 26.937,50 euro bereganatu ditu.
El Millon izeneko txartela Allarizen (Ourense) balioetsi zuten.
Euromillones hurrengo zozketak beste 17 milioi euro jokoan jarriko ditu, lehen mailako irabazlearentzako.
Zenbaki irabazleak: 43 - 46 - 8 - 32 - 19
Izarrak: 8 - 2.