Gizartea -

ISTRIPUA

22 hilabeteko Muskizko haur bat onik atera da 10 metroko altueratik erori eta gero

Kantabriako Gama herrian izan da istripua gaur goizean. Santanderreko ospitale batean dago "egonkor, eta arriskutik kanpo, printzipioz".

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muskizko 22 hilabeteko haur bat 10 metroko altuera duen atiko batetik erori da gaur goizean Gaman, Barcena de Ciceron (Kantabria). Valdecillako Ospitaleko Haurren Unitate Intentsiboa dago, baina "egokor, eta printzipioz, arriskutik kanpo".

Kantabriako 061ak jakitera eman duenez, 11:30 aldera izan da istripua eta hasiera batean, zerbitzuz kanpo zegoen emergentzia zerbitzuetako langile batek artatu du umea.

Gumersindo Ranero Barcena de Ciceroko alkateak EFEri azaldu dionez, haurra bere arrebarekin jolasean ari zen terrazan, gurasoen aurrean, baina "une batean despistatu egin dira eta barandillara igo da".

Hala, 10 metroko altueratik erori da lorategi antzeko gune batera, eta horrek "zorionez, kolpea arindu du" azaldu du alkateak.

Istripua izan den tokira berehala bertaratu dira Laredoko 61eko anbulantzia eta Gamako SUAP zerbitzua eta haurra egonkortu eta inmobilizatu ondoren, Santanderreko ospitalera eraman dute froga medikuak egitera.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Muskiz Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Kantabria