Gizartea -

Trafikoa

Bi zauritu, bata larri eta bestea arin, bi autok talka eginda Beran

Ibilgailuetako baten gidaria harrapatuta geratu da auto barruan, larri. Istripua N-121-A errepidean jazo da, 66. kilometroan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira, bata larri eta bestea arin, Beran (Nafarroa), igande arratsaldean bi autok aurrez aurre talka eginda.

Guardia Zibilak jakitera eman duenez, ibilgailuetako baten gidaria (49 urteko gizona) auto barruan harrapatuta geratu da, larri, eta beste autokoa (41 urteko emakumea) Irungo Ospitalera eraman dute, arin zaurituta.

Istripua N-121-A errepidean jazo da, 66. kilometroan, eta Guardia Zibileko hainbat patruila eta suhiltzaileak bertaratu dira, gidaria autotik ateratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Trafikoa Nafarroa Gizartea Arabako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Donostian Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa