Gizartea -

Beste erakunde batzuei

Bere lorpenak software askean eskainiko ditu Jaurlaritzak

'Gobernu irekia: askatu, partekatu, lagundu' jardunaldian parte hartu du Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Bilbon. Bertan Gasteizko Exekutiboren software askeko estrategia azaldu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gainerako euskal erakundeekin software askean lortzen diren emaitzak "partekatuko" ditu Gasteizko Exekutiboak, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gaur iragarri duenez, Jaurlaritza Berrikuntza Publikoko Plana garatzen ari baita.

''Gobernu irekia: askatu, partekatu, lagundu'' jardunaldian parte hartu du Mendiak Bilbon. Bertan Gasteizko Exekutiboren software askeko estrategia azaldu du.

Arlo horretan Gobernuaren estrategiak hiru oinarri izango dituela azaldu du Mendiak. Alde batetik, ekimena aurkeztuko dute eta bestetik, liberalizazioen agenda bat zehaztuko dute, Irekia eta Gobernuko atarien proiektuak barne direlarik.

Hirugarren ardatza proiektuaren inguruan "komunitate aktibo" bat sortzea izango da, "software hornitzaileek lagundu eta lehiatu ahal izateko, baina euskal gizartearentzat onuragarria den modu batean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea