Gizartea -

Ostiraletik

Gasteizen desagertutako 42 urteko gizon baten bila ari dira

Desagertu zenean, euritako urdin iluna eta kirol oinetakoak zituen jantzita. Halaber, gitarra bat zeramala azaldu dute.

Pablo Ibáñez. Argazkia: @sosdesaparecido
Pablo Ibáñez. Argazkia: @sosdesaparecido
Pablo Ibáñez. Argazkia: @sosdesaparecido

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SOS Desaparecidos erakundeak jakinarazi duenez, joan den ostiralean Gasteizen desagertutako 42 urteko gizon baten bila ari dira.

Pablo Ibáñez Aristondo du izena. Desagertu zenean, euritako urdin iluna eta kirol oinetakoak zituen jantzita. Halaber, gitarra bat zeramala azaldu dute.

Ertzaintzaren arabera, oraingoz ez dago kasu horri buruzko nobedaderik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Gasteiz albisteak Gaurko azken orduko albistea Desagertutako pertsonak gaur