Gizartea -
Bandalismoa
Bederatzi edukiontzi erre dituzte bart Sopelan, Bizkaian
Inguruko piromano batek egin duela uste du Poliziak, Herrizaingo Sailaren arabera. Gaueko haize-ufadek garren eragina areagotu dute.
Erredakzioa
Bederatzi edukiontzi kiskali dituzte goizaldean Sopelan, Bizkaian. Oraingoz, baztertu egin dute kale borroka ekintza izatea eta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Europa Pressi jakinarazi dionez, inguru horietan dabilen piromano bat izan liteke gertakarien egilea. 04:20 aldera, Zubigane kaleko lau edukiontzik su hartu dute. Bost minutu geroago, berriz, Zabalbide kaleko beste bost hasi dira sutan.Bart izan diren haize-ufadek garren eragina areagotu dute, edukiontzi batetik bestera sua errazago pasatu baita. Azkenean, suhiltzaileek eta Ertzaintzaren hainbat agentek itzali dute sua.