Gizartea -

Euriteen ondorioz

Zuhaitz bat jausi da AP-8ra Irunen, eta errepidea tarte batez itxi behar izan dute

Ibilgailuren batek kalteak egin ditu, baina ez da inor zauritu.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken ordu eta egunetan izandako euriteen ondorioz, arbola bat jausi da AP-8 autobidera, Irunen (Gipuzkoa), Bilborako bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Bizkaiko hiribururantz doazen errei guztiak itxi behar izan dituzte, tarte batez. Hasieran batean, luizia jazo dela esan dute, baina gerora jakinarazi dute zuhaitz bat erori dela errepidera.

Iturrion arabera, ibilgailuren batek kalteak egin ditu, baina ez da inor zauritu.

Errepidea garbitu bitartean, ilarak sortu dira Bilborako bidean.

10:15ean ireki dute berriro autobidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Eguraldia Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Irun Gaurko azken orduko albistea A-8 Autobidea