Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Emaztea bortxatu eta bi egunez atxikita izan du Sevillan
Emakumeak azaldu zuenez, salaketa jarria zuen senarraren aurka, tratu txarrak direla eta, baina kendu egin zuen hark eskatu zionean.
Erredakzioa
Guardia Zibilak gizonezko bat atxilotu du Sevillan, emaztea bi egunez etxean atxikita izatea eta sexu harremanak izatera behartu izana egotzita, Institutu Armatuak jakinarazi duenez.
Biktima bera joan zen Guardia Zibilaren koartelera, gertatutakoa salatzeko, eta senarrak bera eta bere seme-alabak hilko zituen beldur zela adierazi zuen.
Hori horrela, agenteek gizonezkoa atxilotu zuten, sexu indarkeria delitua egotzita, eta bikotearen etxebizitzan hainbat arma zuri topatu zituzten.
Emakumeak azaldu zuenez, salaketa jarria zuen senarraren aurka, tratu txarrak direla eta, baina kendu egin zuen hark eskatu zionean.