Gizartea -

EHUko Sariak

Bideo-joko bat saritu dute, EHUren irudia ondoen emateagatik

Euskal Herriko Unibertsitateak Ikasleentzako Sarien lehenengo edizioa egin du, eta Iban Garciaren mugikorrentzako bideo-jokoak irabazi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gestio Informatikoan Ingeniaritza Teknikoko ikaslea den Iban Garciak Android sistema duen telefono mugikorrentzako bideo-jokoarekin EHUren irudia ondoen zabaltzearen saria irabazi du, Ingeniaritza eta Arkitektura arloan.

EHU-k Ikasleentzako Sarien lehendabiziko edizioa egin du, Euskal Herriko unibertsitatearen irudia hobekien zabaldu dutenentzat, hainbat arlotan, besteak beste, Gizarte Zientzietan, Ingeniaritza eta Arkitekturan eta Artean.

Garciak irailean egindako hóPLAY jaialdian aurkeztu zuen bideo-jokoa, Bilboko Alondegian.

Ingeniaritza eta Arkitekturan bigarren eta hirugarren sariak Iker Castañosentzat eta Unai Alonsorentzat izan dira, hurrenez hurren; azken horrek, Euspen Challenge 2010eko fase europearran lehenengo saria eraman zuen.

Gizarte Zientzien arloan, berriz, lehenengo saria unibertsitateko saskibaloiko emakumezkoen taldeari eman diote, eta bigarrena Donostiako Eskola Politeknikoko Gloria Aintzane Ruesgasentzat izan da, "horren ikastetxearen irudia hobetzen laguntzeagatik eta ikasle internazionalen arreta lortzeko diren ekimenengatik".

Lehenengo saridunei 2.000 euro eman dizkiote, bigarren geratu direnei 1.100 eta accesitei 400.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea