Gizartea -

Gertakaria

Graffiti egile talde bat atxilotu dute Euskotrenen Arasoko tailerrean, Irunen

Graffiti egile bat Arasoko tailerrean atxilotu du Ertzaintzak, eta gainerakoak Gaintxurizketako tren-geltokian.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskotrenen Arasoko tailerrean, Irunen (Gipuzkoa), eta Gaintxurizketako tren-geltokian graffiti egile talde bat atxilotu du Ertzaintzak goizaldean. Trenetako batean graffitia egin dute atxilotuek.

03:35 aldera Arasoko tailerraren zaindariek abisua eman dute, Euskotrenek agiri batean jakitera eman duenez. 10 bat pertsona UT-200 tren batean graffitia egiten ari ziren. Une horretan Euskotrenek, Euskal Trenbide Sareak (ETS) eta Segurtasun Sailak adostutako protokoloa martxan jarri dute.

Graffiti egileetako bat Arasoko tailerrean bertan atxilotzea lortu du Ertzaintzak, baina gainerakoek trenbide nagusitik ihes egin dute. Hala ere, azkenean Gaintxurizketako geltokian atxilotu dituzte.

Linean, tailerretan edo geltokietan egindako graffiti guztiak ETSren eta Euskotrenen Autobabeserako Egitasmoan aurreikusirik daude.

Ertzaintzarekin etengabe elkarlanean ari dira, polizia-etxe zehatzekin tokian tokiko dispositiboak ezartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Hondarribia Gizartea Irun Albisteak Euskotren