Gizartea -

46. edizioan

PINak 20 egunetan hainbat ekitaldi eskainiko ditu, 2005eko prezioekin

Bere ateak abenduaren 18tik urtarrilaren 9ra arte irekiko dituzte, 'Bakea irribarre batekin hasten da' lelopean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gabonetako umeentzako parkeak, PINak, 46. edizioan, abenduaren 18tik urtarrilaren 9ra irekiko ditu ateak, Barakaldoko (Bizkaia) Bilbao Exhibition Centre-n (BEC) eta gazteek jolasean aritzeko aukera izango dute, kirol eta kultura jarduerak egiteaz gain.

Aurten PINeko programazioa familiaren aisialdia bultzatzera zuzenduta dago, familia osoak parte hartu ahal izango baitu ia jolas-parke guztietan. Leku handiagoak, eta eskaintza eta denbora gehiagok bereizten dute PINa gabonetako antzeko ekitaldietatik.

PINean 62 erakunde izango dira: publikoak eta pribatuak, instituzioak, enpresak, elkarteak...

Aurtengo berrikuntzen artean, PINak izotz-pista bat, bideo-jokoak eta umeentzako scalextric bat izango ditu. Guztira 27 jolas-parke egongo dira.

Eusko Jaurlaritzak 2010-2011ko PINean eskainiko dituen ekintzak ''Jolasteak etorkizuna du'' eta ''Bakea irribarre batekin hasten da'' lelopean izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea