Gizartea -

Ezbeharra

Gazte bat hil da tiro batek jota ehizatzen ari zen bitartean, Amurrion

Gertakaria eguerdian eman da, eta Ertzaintzak helikoptero bat mobilizatu behar izan du 23 urteko gaztearen gorpua zegoen lekura iristeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

23 urteko gazte bat hil da tiro batek jota basurdeak ehitzatzen ari zen bitartean, Amurrion (Araba), Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Istripua 12:10ean eman da, orain aztertzen ari diren egoera batzuengatik; ehizako uxaldiko partaide baten tiroak gazteari eman dio, eta hil egin da.

Istripuaren tokira iristea lan zaila zenez, Ertzaintzak helikoptero bat bidali behar izan du gorpua bertatik ateratzeko, Herrizaingo Sailak adierazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea