Gizartea -
Ama etxean ez zegoenean
15 urteko kartzelaldia eskatu dute lau urtez alaba bortxatzeagatik
Bihar, astelehena, epaituko dute atxilotua Murtzian. Akusazioaren arabera, sexu-harreman gogorrak izatera behartzen zuen, eta ipurdian uhal batekin jotzera ere iritsi zen.
Erredakzioa
Fiskalak 15 urteko espetxealdia eskatu du bihar Murtziako Probintzia Auzitegian epaituko duten P.C.G. gizonezkoarentzat. Alaba, zazpi urte zituenetik ia 12 izan arte, "askotan" bortxatu izana egotzi diote.
Fiskalaren hasierako ondorioen arabera, senar-emazteak Espainiara heldu zirenean, 2004an, hasi ziren sexu-erasoak, eta horiek guztiak emaztea etxetik kanpo zegoenean gertatu ziren.
Akusazioaren argudioetan agertzen denez, P.C.G. auzipetuak indarkeria fisikoa ere erabili zuen neskak oztopo egin ez zitzan aluan eta uzkian sexu-erasoak egiten zizkion bitartean, eta ipurdian uhal batekin jotzera ere iritsi zen.
Halaber, heriotza-mehatxuak ere egin zizkion akusatuak, neskak amari ezer esan ez ziezaion, baina biktimak izeko bati kontatu zizkion jazoerok, eta horrezkero, izekoak Poliziari jakinarazi zion gertatutakoa.
Fiskalak gertaeretan oinarrituta adierazi duenez, etenik gabeko sexu-eraso delitua egin du auzipetuak; 15 urteko espetxe zigorra eskatu du berarentzat, eta 30.000 euroko kalte-ordaina biktimarentzat.