Gizartea -

ACNUR

Derrigorrezko desplazatuen kopurua 68,5 milioira igo da eta marka hautsi du

Egun, 25,4 milioi errefuxiatu, 40 milioi barne desplazatu eta 3,1 milioi asilo-eskatzaile daude munduan.

Errefuxiatuak. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.
Errefuxiatuak. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.
Errefuxiatuak. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2017an 44.000 lagunek utzi behar izan zuten etxea orduan behin (30etik gora minutuko) gerrak, indarkeria eta jazarpena dela eta. Nazio Batuen Errefuxiatu Agentziaren (ACNUR) esanetan, derrigorrezko desplazatuen kopuruak marka hautsi du eta 68,5 milioi dira dagoeneko; orain hamar urte (42,7 milioi desplazatu) baino % 50 gehiago, alegia.

Orotara, 16,2 milioi desplazatu berri izan ziren 2017an; horietako 11,8 milioi beste herri batzuetan errefuxiatu ziren, eta 4,4 milioi pertsonak herriko mugen artean gelditzea erabaki zuten, NBEren Errefuxiatu Agentziak astearte honetan migrazioen harira ezagutzera eman duen txostenaren arabera. Desplazatuen tasa 2014koa baino handiagoa izan da, orduan 42.500 desplazatu izan baitziren.

Egun, 25,4 milioi errefuxiatu (5,4 milioi errefuxiatu palestinarrak barne), 40 milioi barne desplazatu eta 3,1 milioi asilo-eskatzaile daude munduan, Errefuxiatu Agentziaren ustez.

Filippo Grandi NBEko Errefuxiatu Agentziako goi mandatariaren hitzetan, "inflexio-puntuan gaude, eta desplazatuen kudeaketa arrakastatsua egiteko ikuspegi integratzaileagoa erabili behar dugu; ez ditzagun utzi herri horiek bakarrik arazoaren aurrean".

Ildo horretan, irailean NBEren Batzar Nagusian Errefuxiatuentzat onartuko den itun berria babesteko eskatu die estatuei; izan ere, "inork ez du errefuxiatu izatea aukeratzen, baina gutako bakoitzak bai aukera dezakegu nola lagundu pertsona horiei", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak