Gizartea -

World's 50 Best Restaurants

Mugaritz jatetxea eta Etxebarri erretegia, munduko 10 onenen artean

Bestalde, Azurmendi eta Arzak 50 onenen artean sartu dira. Modenako (Italia) Osteria Francescana izendatu dute munduko jatetxerik onena.

Mugaritz
Mugaritz
Mugaritz jatetxea eta Etxebarri Erretegia, munduko 10 onenen artean

7:24

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Luis Adurizen Mugaritz jatetxea (Errenteria, Gipuzkoa) eta Bittor Arginzonizen Etxebarri erretegia (Axpe, Bizkaia) munduko hamar onenen artean daude, World's 50 Best Restaurants sailkapenaren arabera. Bederatzigarren eta hamargarren sailkatu dira, hurrenez hurren.

2017ko sailkapen berdina errepikatu du Adurizek. Argizonizek, ostera, atzera egin du, iaz seigarren sailkatu baitzen.

Guztira, lau euskal jatetxe sartu dira 50 onenen artean: Larrabetzuko Azurmendi (43. postuan), Donostiako Arzak (31.ean), Atxondoko Etxebarri (10.ean) eta Errenteriako Mugaritz (9.ean).

Modenako (Italia) Osteria Francescana munduko jatetxerik onena izendatu du The World's 50 Best Restaurants zerrendak. Erresuma Batuko Restaurant aldizkariak gauean eman du zerrendaren berri, Bilboko Euskalduna Jauregian. Munduko 50 jatetxe onenen artean Espainiako Estatuko zazpi daude. Can Rocako Celler jatetxea  bigarren sailkatu da.

Massimo Bottura Osteria Franciscanako sukaldaria EFE

Massimo Bottura Osteria Franciscanako sukaldaria EFE

Massimo Bottura, Osteria Francescana (Italia) jatetxeko sukaldaria. Argazkia: EFE

Gastronomiaren Oscarrak, esan bezala, Bilboko Euskalduna Jauregian banatu dituzte, bertan egin baitute aurten munduko 50 jatetxe onenak izendatzeko zeremonia.

Osteria Francescanak Eleven Madison Park (New York) jatetxearen lekua hartu du aurten, Daniel Humm sukaldariaren jatetxe estatubatuarra izendatu baitzuten iaz munduko onena.

Osteria Francescana (Italia) jatetxearen ostean, hauek sailkatu dira hamar onenen artean: Celler (Girona), Mirazur (Frantzia), Eleven Madison Park (AEB), Gagan (Thailandia), Central (Peru), Maido (Peru), Arpege (Frantzia), Mugaritz (Errenteria) eta Etxebarri (Axpe, Atxondo).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gastronomia Bilbo Euskalduna Jauregia Gizartea Kultura Errenteria bideoak Albisteak Jatetxeak albisteak gaur Durangaldea