Gizartea -
Gertakaria
Bi lagun zauritu dira Ezkio-Itsason izandako sute baten ondorioz
Manta elektriko baten matxuraren eraginez piztu omen da sua. 37 urteko emakume bat eta 40 urteko gizon bat Zumarragako ospitalera eraman dituzte kea arnasteagatik.
Erredakzioa
Bi pertsona ospitaleratu dituzte kea arnasteagatik Ezkio-Itsason izandako sute baten ondorioz, Herrizaingo Sailak eta suhiltzaileek jakitera eman dutenez.
Dirudienez, sua manta elektriko baten matxurak eragin du goizaldeko lauak aldera Erreka Barrena kaleko etxebizitza batean, udalerri gipuzkoarreko Santa Lutzi auzoan.
Suhiltzaileek berehala itzali ahal izan dute sua, baina bi gela kiskalita geratu dira. Zorionez, sua ez da inguruko etxeetara iritsi.
37 urteko emakume bat eta 40 urteko gizon bat Zumarragako ospitalera eraman dituzte ke gehiegi arnastu dutelako.