Gizartea -

Loteriaren bitxikeriak

Gabonetako Loteriaren historian izandako bitxikeriak

Sari Nagusia amestu zuen gizon bat edo dirurik ez zuen eta 300.000 euro irabazi zituen immigrante batenak dira urtero Gabonetako Loteriak uzten dituen istorioetako batzuk.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kasurik bitxienetako bat higiezinen agentzia bateko nagusiarena da. Enpresako langile guztientzako dezimoak erosi zituen eta berarentzat zenbaki ezberdin bat, eta hori izan zen sari potoloa.

1949an gizon bat Posta Bulego batera joan zen Gabonetako Loterian saritutako zenbakia 55.666 izango zela esanez, amestu zuela eta. Esan bezala, zenbaki horrek lortu zuen sari nagusia.

Sevillako lagun birena ere istorio bitxia da. Dezimo bi erosi zituzten, bat Sevillan eta bestea Madrilen, eta zenbaki biek irabazi zituzten lehenengo eta bigarren sariak. Soriako taberna bateko jabeak ere hirugarren sari osoa saldu, eta sari nagusia zuen dezimo bat erosi zuen.

Iaz gehien aipatu zen istorioetako bat Espainian bizi zen atzerritar batena izan zen. Gizon horrek sari potoloa irabazi zuen eta bankuan euro bat ere ez izatetik 300.000 euro izatera pasatu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea