Gizartea -

San Jurgiren figura

'Ecce homo' berri bat Lizarran?

XVI. mendeko San Jurgiren figura baten zaharberritzea hizketagai bihurtu da Nafarroako herrian.

Sau Jurgiren eskultura, Lizarrako San Migel elizan. Argazkia: ArtUs Restauración Patrimonio.
Sau Jurgiren eskultura, Lizarrako San Migel elizan. Argazkia: ArtUs Restauración Patrimonio.
San Jorgeren estatuaren zaharberritze eztabaidagarria, Lizarran

0:55

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lizarrako San Migel elizan egindako zaharberritze lan batek polemika piztu du, eta Borja herriko Ecce homo ezagunari egin ziotena ekarri du gogora. XVI. mendeko San Jurgiren eskultura bat da lana. Kasu honetan, Nafarroako herri horretako eskulan irakasle batek zaharberritu du, parrokoak eskatuta.

Lanak batzuen haserrea piztu du, zaharberritzaileena bereziki, eta beste batzuen barreak eragin ditu sare sozialetan.

San Jurgiren figurak dragoi baten aurkako borroka irudikatzen du, soldadua, armadura jantzita, zaldi baten gainean dagoela. Errestaurazioak kolore uniformeak erabili ditu, batez ere aurpegian, eta hizketagai bihurtu du eskultura.

Koldo Leoz alkateak EFE agentziari esan dionez, "badirudi zaharberritzea eskasa dela, XVI. mendeko lan bat dela kontuan izanda. Materialak kontu handiz erabili behar dira, eskultura polikromatua delako eta jatorrizko geruza gal dezakeelako".

Eraberritze lana "Udalak jakin gabe egin zen, eta suposatzen dut Nafarroako Gobernuaren teknikariek ere ez zekitela, beste zaharberritze mota bat gomendatuko zuketen eta".

Alkatearentzat, "ondare historiko eta artistikoaren ikuspuntutik, pena da" gertatutakoa.

"Elizetan dagoen ondarearen gaineko kontrol falta" ere kritikatu du alkateak, "administrazio publikoaren eskuetan egon beharko liratekeelako, herritarren dirua jaso dutelako eta, gutxienez, horien gaineko kontrola izan beharko genuke horrelako arazorik ez izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Artea Gizartea Kultura Lizarra