Gizartea -

Mobilizazioak

Udan protestekin jarraitu edo ez aztertuko dute pentsionistek

Beste astelehen batez, mobilizazioak izan dira Euskal Herrian 1.080 euroko gutxieneko pentsio duina exijitzeko.

Jubilatuek eta pentsiodunek Bilbon egindako bilkura jendetsua. Artxiboko argazkia: EFE
Jubilatuek eta pentsiodunek Bilbon egindako bilkura jendetsua. Artxiboko argazkia: EFE
Jubilatuek eta pentsiodunek Bilbon egindako bilkura jendetsua. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetan ere mobilizazioak izan dira Euskal Herriko hiri eta herrietan 1.080 euroko gutxieneko pentsio duinak aldarrikatzeko.

Beste behin, Bilbokoa izan da bilkura jendetsuena. 2.000 jubilatu eta pentsiodun baino gehiagok hartu dute parte udaletxea eta Arriaga plaza lotu dituen manifestazioan.

Datorren astelehenerako beste mobilizazio bat deitu dute eta uztailaren 4an Euskal Herriko pentsionistek bilera bat egingo dute, udan protestei eustea edo ez aztertu eta erabakitzeko.

Euskal Herrian egiten ari diren borroka eskertuz, Bilboko manifestazioan Sevillako eta Madrileko jubilatuak eta pentsiodunak izan dira gaur.

Gasteizen eta Donostian ere egin dituzte protestak eta ehunka lagun bildu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Gizartea Ekonomia Gasteiz Albisteak Pentsioak Udako albisteak