Gizartea -

Gertaera

Atxilotu bat, Britainia Handian bizi eta Bilbon laguntza publikoak kobratzea egotzita

Identitate faltsu baten bitartez, atxilotuak, 2011tik, 52.426 euro kobratu izan lituzke Lanbidetik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak Britainia Handian bizi den pertsona bat atxilotu du Bilbon, Bizkaiko hiriburura aldizka bidaiatzeagatik laguntza publikoak berriztatzeko. Identitate faltsu baten bitartez, atxilotuak, 2011tik, 52.426 euro kobratu izan lituzke Lanbidetik.

Gizonezkoa ekainaren 13an atxilotu zuten, Lanbideko bulegotik ateratzen ari zenean, Alameda Mazarredon, Bilbon, Espainiako Gobernuak Euskadin duen Ordezkaritzak jakitera eman duenez.

Atxilotutako petsona benetako pasaportearekin identifikatu bazen ere, Nigeriako beste pasaporte bat esku hartu zioten; titularraren argazkia bereagatik ordezkatuta zuen.

Dokumentu horrekin, eta identitate faltsua erabilita, Lanbidetik 52.425 euroko diru-laguntzak jaso izan lituzke, 2011z geroztik. Atxilotuak Espainian bizileku-baimena zuen, eta, aldi berean, baita Britainia Handian ere, biak benetako identitatearekin.

Sarrera eta irteera

Egiazko pasaportean lurralde nazionaleko sarrera eta irteera hainbat zigilu zituen, eta bat datoz gizonezkoa Bilbora laguntza publikoak berritzera zihoan aldiekin; benetan, Britainia Handian bizi zela agerian utziz.

Atxilotua Bilboko guardiako instrukzio-epaitegiaren esku utzi zuten. Operazioa Blboko Kanpoko eta Mugako Brigada Probintzialak eraman du, EAEko Poliziaren Goi Buruzagitzari dagokionak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea