Gizartea -
Sanferminak 2018
Altsasu auzia eta 'La Manada'ren epaia, Sanferminetako pankartetako gaien artean
"Urteko laburpenak, bineta satirikoak eta umorezkoak, Iruñeko eta Estatuko gaurkotasunari buruz" dira, Iruñeko Peñen Federazioaren arabera.
Agentziak | Erredakzioa
Iruñeko Peñen Federazioak aurtengo Sanferminetako pankartak aurkeztu ditu. Gai nagusien artean daude ustelkeria, Altsasu auzia, Kataluniako prozesu independentista eta 'La Manada'ren epaia.
Imanol Azkona presidentearentzat, pankartak "urteko laburpenak, bineta satirikoak eta umorezkoak, dira, Iruñeko eta Estatuko gaurkotasunari buruz".
Aurten, pankarta guztiak moreak izango dira atzeko aldean, eraso eta jarrera sexisten aurkako aldarrikapen gisa.
Beste gai batzuk ere aipatuko dituzte; hala nola, Alde Zaharra "atsegin" bihurtzeko plana edo Mariano Rajoy, Donalt Trup, Joseba Asiron eta Aranzadiko zinegotzi Armando Cuenca.
1978ko Sanferminak ere izango dituzte gogoan, German Rodriguez eta Joseba Barandiaranen omenez. Uztailaren 8ko manifestazioan hartuko dute parte peñek, goizean, eta arratsaldean San Frantzisko plazatik zezen-plazaraino kalejira egingo dute, gero German Rodriguezen monolitora arte joateko.
Ekainaren 30ean izango da Peñen Eguna, eta pankarta guztiak aurkeztuko dituzte.
PEÑEN PANKARTAK
Los de Bronce:
Sanduzelai:
Rotxapea:
El Txarko:
La única:
Armonía Txantreana:
Oberena:
San Fermín:
El Bullicio Pamplonés:
La Jarana:
Anaitasuna:
Irrintzi:
Alegría de Iruña:
Aldapa:
Muthiko Alaiak:
Donibane: