Gizartea -

Nafarroa

Bi pertsona larri zauritu dira Las Coronas mendatean, istripu batean

Zaurituetako bat helikopteroz eraman behar izan dute ospitalera. Nabaskoze eta Burgi artean jazo da ezbeharra.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona larri zauritu dira arratsaldean Las Coronas mendatean (Nafarroa), bi motorrek izandako zirkulazio istripuan.

Guardia Zibilak jakinarazi duenez, ezbeharra 15:30ean jazo da, NA-214 errepidean, Nabaskoze eta Burgi artean.

Zaurituetako bat helikopteroz eraman behar izan dute ospitalera.

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Nafarroa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak