Gizartea -

Datozen hilabeteetan

Fiskaltzak 2.000 ibilgailu konfiskatuko ditu

Gaur indarrean sartu den kode penalaren erreformaren eraginez, erailketa kasuetan ibilgailuak konfiskatu egingo dituzte eta delituaren biktimei edo euren familiarrei eman.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartolomé Vargas bideko segurtasuneko fiskal koordinatzaileak ziurtatu duenez, gaur indarrean sartu den kode penalaren erreformak trafikoko bideko segurtasunaren aurkako delituak egiten dituzten gidariei ibilgailuak konfiskatzea onartu du, gutxi gora behera 2.000 ibilgailu inguru konfiskatzea aurreikusi dute.

Estatuko Fiskaltza Nagusian egindako prentsaurreko batean Vargasek zehaztu duenez, erreformak ez die eragingo orain zigorra betetzen ari diren arau-hausleei; eta erailketa kasuetan fiskalek ibilgailuak konfiskatzea eta delituen biktimei edo euren familiarrei ematea proposatuko dute.

Kasu jakinetan, Fiskaltzak ibilgailuak prozedura judizialaren hasieran konfiskatzea eskatuko du, eta horiek Administrazioaren edo erakunde pribatuen menpe geratuko dira herritarren beharretara zuzentzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea