Gizartea -
Indarkeria matxista
Bost gizon atxilotu dituzte Kanaria Handian, adingabe bat bortxatzea leporatuta
Antza denez, adingabea drogatu zuten erasotzaileek. Atxilotuetako batek mugikorrarekin grabatu zuen sexu-erasoa, eta horietako bat adingabea da.
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Poliziak bost gizon, horietako bat adingabea, atxilotu ditu Kanaria Handiko hegoaldean, sexu-eraso bat egotzita, Las Palmasko Fiskaltzako iturriek baieztatu dutenez.
Hasiera batean, San Bartolome de Tirajanako argibideetako epaitegiak asteazken honetan galdekatu behar zituen susmagarriak, baina gutxienez beste 24 ordu gehiago emango dituzte atxiloturik Maspalomasko polizia-etxean.
Epaileak sumario-sekretua ezarri du, baina gaur ofizialki baieztatu dituzte xehetasun batzuk: atxilotuak bost dira, ez lau, eta adingabe bati sexu-eraso bat egin izana leporatu diete.
Gertakarien inguruko xehetasun gehiagorik ez dute eman oraingoz, ezta atxilotuen parte-hartzea zehaztu ere.
Kanarietako Poliziaren bozeramaile batek baztertu egin du atxiloketen inguruko datu gehiagorik ematea.
Canariasahora atariak aurreratu duenez, 'La Nueva Manada' izena jarri diote euren taldeari, eta bortxaketa egotzita atxilotu dituzte. Dirudienez, biktima adingabea drogatu egin zuten.
Komunikabide horren arabera, atxilotuetako batek bere mugikorrarekin grabatu zuen sexu-erasoa.