Gizartea -

Diagnosia

Ikasleen mailak behera egin du Lehen Hezkuntzan; eta gora, DBHn

Zientzian izan ezik, Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleek puntuak galdu dituzte aztertutako gai guztietan. DBHko bigarren mailan, aldiz, gora egin dute guztietan, ingeleran bereziki.

Ikasleak ikastola batean. Argazkia: EiTB
Ikasleak ikastola batean. Argazkia: EiTB
Ikasleak ikastola batean. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko ikasleen emaitzek behera egin zuten 2017an, 2015aren aldean, Lehen Hezkuntzako laugarren mailakoen kasuan (zientzian izan ezik); baina DBHko bigarren mailakoek bi urte lehenago baina nota hobea jaso zuten.

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Legebiltzarrean aurkeztu ditu 2017ko martxoan egindako diagnosiaren emaitzak. 853 eskolatako LHko laugarren mailako eta DBHko bigarren mailako 42.774 ikaslek parte hartu dute diagnosian.

Bi urtean behin egiten da diagnosia. Lehenengoa 2008-2009 ikasturtean egin zuten. Ebaluazioetan euskara, gaztelera eta matematika gaitasuna neurtzen da beti, eta batzuetan, 2017an moduan, zientzia ulermena eta ingelera ere aztertzen dituzte.

LH4n matematikako mailak behera egin du etengabe 2011tik. DBH2n, aldiz, egonkorragoak dira emaitzak.

Euskaraz komunikatzeko gaitasunean 247 puntu lortu zituzten batez beste LH4n, 2009tik puntuaketa baxuena. 2001ean izan zen emaitza onena, 256 punturekin.

DBHn 250 puntu lortu zituzten batez beste, 2015ean baino bat gehiago, baina 2010ean baino 8 puntu gutxiago.

Gaztelerazko komunikazioaren kasuan, Lehen Hezkuntzan puntu galera etengabea nabari da, baina DBHn eutsi egiten diote mailari.

Zientzia ulermenean, berriz, egonkortasuna da nagusi bi kasuetan.

Azkenik, ingeleran behera egin du LHkoen mailak azken hiru ebaluazioetan, 250tik 246 puntura jaitsita; DBHn, ordea, lau puntu gora egin du urtebetean.

Datu guztiak eskuartean, Lehen Hezkuntzako laugarren mailakoen kasuan, nota okerragoak atera dituzte aztertutako bost gaietatik lautan, eta DBHn gora egin dute guztietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Albisteak Hezkuntzako albisteak 2024