Gizartea -

Alerta meteorologikoa

Abisu horia prezipitazio handiengatik, larunbat arratsalderako

Ordubetean 15 l/m2 baino gehiago pila daitezke, eta zenbait tokitan txingorra ere bota dezake.

Ekaitza / Irudia: Ibon Gorrotxategi.
Ekaitza / Irudia: Ibon Gorrotxategi.
Ekaitza / Irudia: Ibon Gorrotxategi.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbat honetarako eurite gogorrak espero dira, 17:00etatik aurrera. Segurtasun Sailak abisu horia aktibatuko du, ordubetean metro karratuko 15 litrora irits daitezkeen euriteengatik. Ostiralean bzeala, zaparrada arinak handiak eta ekaitztsuak izatera pasatuko da. Zenbait tokitan txingorra ere bota dezake, bereziki Euskadi barnealdean. Halaber, haizete indartsuak izan daitezke.

Halaber, itsasertzean abisu horia aktibatuko da, larunbat honetan, 18:00etan, galernak espero direlako. Haizeak norabidea aldatuko du mendebaldetik ipar-mendebaldera, eta itsasertze osotik zabalduko da, 50-70 km/h boladekin. Tenperaturak 8-10 gradu artean jaitsiko dira ordubetean.

Goizean, giro eguzkitsua izango da, eta arratsaldean, bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitzak suspertuz joango dira.

Hego haizeak indarra hartuko du, eta eguzkiarekin batera termometroa gorantz eramango dute, batez ere kantauri isurialdean. Hegoaldean, balio baxuagoetan geldituko dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Donostiako informazioa Iruñeko bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Ekaitzak