Gizartea -
Garraioa
Bilboko metroa martxan izango da gaur 01:00etik aurrera
Etxebarri eta San Inazio artean 15 minutuan behin ibiliko dira trenak, eta 30 minutuko tartearekin gainerako adarretan. 21:00etatik goizaldeko ordu batera gelditu egingo dute zerbitzua.
Erredakzioa
Bilboko metroak gaueko zerbitzu berezia eskainiko du gaur goizaldeko ordu batetik biharko 10:15era. Etxabarri eta San Inazio artean 15 minutuan behin ibiliko dira trenak, eta 30 minutuko tartearekin gainerako adarretan. 10:15etik aurrera, zerbitzua ohiko jaiegunetako berbera izango da.
Enpresak azaldu duenez, Eguberrietako afaria egiten den unean, tren zerbitzua eten egingo dute 21:00etatik 01:00era.
Bestalde, eta azken urteetan egin ohi duten moduan, 00:45etik aurrera tren-zerbitzua izango da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea