Gizartea -

Gabonei buruzko artikuluan

Munilla: 'Ezin ditugu Gabonak kontsumismoaren jai batean bihurtu'

Donostiako gotzainak Eguberriei buruzko artikulu batean esaten duenez, "kontsumismoaren estrategiari ez zaio gure zoriontasuna interesatzen".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak adierazitakoaren arabera, "Jesu Kristo ospakizunaren ardatz ez duen Eguberria kontsumismoaren menpeko inauteri hutsa bihurtzen da". Gainera, Munillaren hitzetan "kontsumismoari ez zaio gure zoriontasuna interesatzen".

Gabonen inguruan idatzitako artikuluan, Munillak "Jesu Kristoren jaiotza ospatzeko" fede gutxi dagoela adierazi du.

"Begiak zaba-zabal izan behar ditugu kontsumismoaren estrategiari gure zoriontasunean interesik ez duela ikusteko, zoriontsu denak gutxiako kontsumitzen duelako", azaldu du Donostiako gotzainak.

Bere ustetan, "neurrigabeko" kontsumoa "zorigaitzaren babeslekua" da. Munillaren hitzetan, materialismoak "ez gaitu zoriontsu egingo", nahiz eta "nolabaiteko kontsolamendua ematen duela iruditu".

Azkenik, Gabonak eta Urteberria zoriondu ondooren, "Gabon gaueko mahaia bedeinkatuz" Jainkoari eskerrak emateko gonbitea luzatu die hiritar guztiei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea